ir al contenido

Kutxabank

Etxebizitzarako Gizarte Fondoa

Sarrera.

Etxebizitzarako Gizarte Fondoaren (EGF) xedea, kreditu-erakundeek etxebizitzarako gizarte-fondoak sortzea da. Hau urriaren 15eko 27/2012 Errege Lege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren arabera Gobernuari egindako aginduaren bitartez egin da. Errege Lege Dekretu honetan, hipoteka zordunaren babesa indartzeko premiazko neurriak azaltzen dira.

Fondo hauen helburua kreditu-erakundeenak diren etxebizitzak, Kutxabank SA eta CajaSur Banco SAUrenak barne, ezarritako baldintzekin alokatzeko aukera izatea da.

Etxebizitza hauek ezarritako baldintzak betetzen dituztenei eta hipoteka ez ordaintzeagatik etxea galdu eta gizarte zaurgarritasuneko egoeran daudenei eskainiko zaizkie.

Etxebizitza Gizarte Fondoari lotutako alokairuko etxebizitza eskatzeko zure bulegora joan zaitezke.

Sartzeko baldintzak.

Etxebizitzarako Gizarte Fondoan sartutako etxebizitzen alokairuko kontratuen errentariak izateko, pertsona fisikoek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:


1. Etxetik kanporatua izan dela hipoteka-mailegua ez ordaintzeagatik epaia betearazteko eskariaren ondorioz. Eskari hori etxebizitza gizarte-fondoa osatzen duen kreditu-erakundeak berak abiarazi behar izan du.

2. Etxetik kanporatua izana 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera.

3. Eskaria aurkeztu den egunean hurrengo egoera honetan egon behar da:

  • Familia-unitatearen kideen diru-sarrera guztiek ezin dute gainditu Efektu Anizkoitzeko Errentaren Adierazle Publikoaren hirukoitzaren muga.
  • Familia-unitateko kideetariko inor ezin da izan etxe baten jabea edo etxebizitza bat gozatzeko eskubiderik eduki.


4. Ahulezia handiko egoera bat edukitzea. Hurrengoetariko edozein izango da ahulezia handiko egoera:

  • Familia ugaria, indarreko legeriaren arabera.
  • Guraso bakarreko familia-unitatea seme-alaba bi edo gehiago ardurapean dituenean.
  • Hiru urte arteko adingabeko bat gutxienez daukan familia-unitatea.
  • Ehuneko 33tik gorako desgaitasuna, mendekotasuna edo gaixotasuna aitortuta daukan kideren bat egotea, horren ondorioz, lan egiteko ezgaitasun iraunkorra daukatenean.
  • Bere etxetik kanporatutako hipoteka-zorduna langabezian egotea edo langabeziako prestazioak amaituta edukitzea.
  • Etxebizitza bera duen familia-unitate batean pertsona batek baino gehiagok bizitokia edukitzea. Hipotekaren titularrari edo ezkontideari lotuta egon behar dute eta berak ordaindu ez izanak etxetik kanporatuak izatea eragin behar izan du, odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko hirugarren mailara arte. Gainera, kideetariko batzuk behin behinekoz edo behin betiko lan egitea eragiten dien desgaitasun, mendekotasun edo gaixotasun larria egiaztatuta eduki behar dute.
  • Genero-indarkeriako biktimaren bat daukan familia-unitatea, indarreko legerian ezarritakoaren arabera.

Familia-unitatearen kidetzat hurrengo hauek hartuko dira: eskatzailea, legez bananduta ez dagoen ezkontidea edo inskribatutako izatezko bikotekidea eta etxean bizi diren seme-alabak, beren adina edozein izanda ere, baita tutoretza, zaintza edo familiako abegiko harreman baten menpean daudenak ere.

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa.

Etxebizitzetarako Gizarte Fondoari eskaera egiteko, bezeroak eskaera behar bezala beteta aurkeztu behar du horretarako prestatu diren bulegoetan (Kutxabank SA eskaera edo CajaSur Banco SAU eskaera) baita egoera partikularraren arabera honako dokumentazioa egiaztatu ere:

  • Etxea hutsarazteko epai irmoa edo hori ziurtatzen duen agiria
  • Errolda-agiria (familia-unitatea)
  • Familia-liburua
  • Desgaitasun-ziurtagiria
  • Gizarte Segurantzaren ziurtagiria prestazioak agortu direla azaltzeko.
  • Genero-indarkeria egon izana egiaztatzen duen Epailearen autoa edo agiria.
  • Genero-indarkeriaren zantzuak daudela adierazten duen eta indarrean dagoen babesteko agindua edo, bestela, Fiskaltzaren txostena (agindua ebatzi arte).
  • Nominak (azken 3 nominak) 

 

Non aurkeztu eskaera.

Eskaerak eta kreditatzeko dokumentazioa hurrengo bulegoetan aurkeztu behar dira: 

  • Araba: Independencia (Independencia 1, 01005 Vitoria-Gasteiz)
  • Bizkaia: Bulego Nagusia (Gran Via 30, 48009 Bilbao)
  • Gipuzkoa: Garibai (Garibai 15, 20004 Donostia-San Sebastian)
  • Andaluzia: Edozein Cajasur bulegotan.
  • Bestelakoak: Edozein Kutxabank bulegotan.

 

Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hitzarmenak 3. klausulan Etxebizitzarako Gizarte Fondoaren hautatua izateko irizpideak zehazten ditu. Hautatua izateko irizpide hauei dagokienez, Hitzarmenak 5. klausulan erantsitako erakundeak irizpide horiek lehenetsi behar dituela azaltzen du.

Kutxabank SA eta CajaSur Banco SAU erakundeek lehenespena egiteko kontuan hartuko dituzte ahultasun egoera larriagotzen dituzten baldintza objektiboak. Hortaz, honako hauek izango dira lehenespen-irizpideak:

  • Balizko jakin batzuk egotea. Zenbat eta balizko gehiago, orduan eta lehentasun handiago.
  • Familiaren kide kopurua. Zenbat eta kide gehiago, orduan eta lehentasun handiago.
  • Familia unitatearen diru-sarrera garbiak. Zenbat eta diru-sarrera gutxiago, orduan eta lehentasun handiago.

Eskaeren lehentasuna irizpide hauen arabera erabakiko da.

Eskaeren lehentasuna erabakitzeko prozesuan beste irizpide batzuk ere kontuan hartuko dira, esaterako, desgaitasuna, menpekotasuna edo gizarte-zerbitzuek aurkeztutako txostenetan agertzen diren beste egoera batzuk.

Etxebizitzak.

 

© Kutxabank 2012