ir al contenido

Kutxabank

Erakundearen webgunea
logotipo kutxabank

Inbertsiogileentzako informazioa

  • logo Kutxabank - Hasiera
  • > Inbertsiogileentzako informazioa
  • > Beste txosten batzuk
  • > Komunikatuak

Iragarpenak

 

2018/03/22 Moody’s agentziak igo egin ditu Kutxabanken kreditu-kalifikazioak

Moody's Investors Service-k gaur eguneratu ditu Kutxabanken gordailuen kalifikazioak Baa3 / Prime-3 mailatik Baa2 / Prime-2 mailara, eta baseline credit assessment (BCA) eta BCA doitua baa3 mailatik baa2 mailara. Epe luzeko gordailuen kalifikazioen perspektiba egonkorra da. Gaurko rating ekintzaren barruan, Moody’s agentziak Kutxabanken (CR Assessment) kontralderdi-arriskuaren ebaluazioa berretsi du Baa1 (cr) / Prime-2 (cr) mailan. Kutxabanken upgrade honek islatzen du bankuaren kreditu-funtsezkoen hobekuntza, batez ere aktibo- eta kapital-arriskuaren aldetik, eta, bestalde, sarrera operazionalak sendo mantendu dira krisia hor egon arren. 

 

 

2017/09/26 S&P agentziak igo egin ditu Kutxabanken kreditu-kalifikazioak

S&P kalifikazio-agentziak igo egin du Kutxabanken kreditu-kalifikazioa BBB- mailatik BBB mailara eta epe laburreko kalifikazioa ere hobetu egin du A-3 mailatik A-2 mailara, rating-aren perspektiba positiboa mantenduz. Hobekuntzaren oinarrian daude Kutxabank Taldeak arriskuaren aldetik duen sendotasuna, likidezia-posizio indartsua eta, batez ere, partaidetuen zorroa birdimentsionatzearen ondorioz lortutako kapital-hobekuntza. Agentziak nabarmendu du, gainera, Kutxabank frankiziaren sendotasuna eta errentagarritasunaren alderik duen portaera egonkorra. 

 

2017/05/10 Moody's-ek Kutxabanken kreditu-kalifikazioak hobetu ditu

Moody's Kalifikazio Agentziak Espainiako finantza-sistemaren jardueraren profil makroekonomiko eta baldintzak aztertu ditu. Horren ondorioz, Agentziak Kutxabanken rating-a Baa3/Prime-3 mailaraino igo du, Ba1/Not Prime mailatik abiatuta. Halaber, epe luzerako senior zorraren kalifikazioak Baa3 mailaraino ekarri ditu, Ba1etik. Rating-aren perspektiba baikorra da oraindik. Kalifikazioen igoera BCA (Baseline Credit Assessment) delakoaren hobekuntzan oinarrituta daude, Taldeko arriskuaren metrikoen joera ona, kapitalen koltxoi handiak eta likideziako posizio sendoa ardatz hartuta.

 

2017/04/07 Fitch-ek Kutxabankeko rating-a BBB+ mailaraino igo du, perspektiba egonkorrarekin 

Fitch nazioarteko kalifikazio-agentziak Kutxabankeko epe luzerako rating-a hobetu du, BBB+ emaitzaraino. Agentziak ere bideragarritasunaren rating-a bbb mailatik bbb+ mailara igo du eta epe laburrekoa, berriz, F3tik F2ra. Fitch-ek honako alderdiak aldekotzat jotzen ditu: galerak konpentsatzeko gaitasun handia, aktiboen kalitateari buruzko adierazleen hobekuntza eta Banka Taldeak daukan likideziako posizio ona. Era berean, partaidetuen zorroaren posizioa mugatu dela baloratu du, gaur egun bere kapital-mailari egokituago dagoela iritzita.

 

2017/04/07 S&P-ek Kutxabankeko Hipoteka Zedulen rating-aren perspektiba ontzat jo du 

S&P-ek egonkorretik oneraino eraman du Kutxabankeko Hipoteka Zedulen programari dagokion rating-aren perspektiba, 2017ko martxoaren 31n Espainiako rating-aren perspektiba berraztertzearen ondorioz.

 

2017/03/15 Moody’sek Kutxabankeko rating-aren perspektiba positibotzat jo du 

Moody's Investors Service erakundeak Ba1 bezala berretsi ditu, gaur, Kutxabank SAren epe luzerako gordailuen eta senior zorraren kalifikazioak. Gauzak horrela, Kutxabanken kalifikazioen gaineko eragin positiboa islatuta geratu da, bankuaren ezaugarri nagusietan hobetzeko behatutako joera honi hurrengo 12-18 hilabeteetan ere eusten badio.

 

2017/02/09 S&Pek Kutxabankeko rating-aren perspektiba positibotzat jo du 

S&P-ek positibotzat jo du Kutxabank SAren epe luzerako rating-aren perspektiba haren epe luze eta laburrerako rating-a berretsita. Rating-eko jarduera honek Espainiako bankuek arrisku ekonomiko gutxiagori aurre egin behar dietela kontuan hartzen du. S&P-ren arabera, Espainiako finantza-sistemak higiezinen burbuilaren leherketako eta haren ondoren ekonomiak izandako motelaldiaren kreditu-kostuak dagoeneko bere gain hartu ditu. Horren ondorioz, aurreko desoreken zuzenketaren ondorioz hornidurari dagokion edozein inpaktu mugatua izango dela aurreikusi du Rating-eko Agentzia honek. Kutxabankeko perspektiba onaren arabera, hurrengo 12-24 hilabeteetan Espainiako ingurune ekonomiko zein operatiboan hobekuntza emango da. Horren ondorioz, bankuaren kaudimena sendotuko da eta Espainiako bankuek aingura finkoagoa izango dute.

 

 

 

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

 

Informazio gehiago